Gizonezkoentzako ezkontza-jantziak
Azken urteotan, gizonezkoentzako ezkontza-jantzien mundua asko aldatu da. Gaur egun, senargaiek ez dute eredu bakar bat jarraitu behar. Kolorea, kalitatea eta norberaren estiloa dira aukeraketa egiteko irizpide nagusiak.
Kolorea
Bergarako Savile Sastreriako Naiara Alonsok argi du senargaien ezkontza-jantzien koloreetan tendentziak asko aldatu direla: “Lehen, beltza, grisa eta tonu ilunak ziren nagusi; baina, gaur egun, urdina da gehien aukeratzen den kolorea. Hala ere, gero eta ohikoagoak dira beix edo berde koloreko trajeak ere, batez ere, estilo informalagoa bilatzen dutenen artean. Osagarriei dagokienez, gorbatak berriro hartu dio lekua pajaritari” adierazi du.
Estiloa
Trajeen artean bi estilo nagusi bereizten direla dio Alonsok: “Italiar estilokoak, batetik, estuagoak eta deigarriagoak direnak; eta britainiar inspirazioko hiru piezako trajeak, bestetik, kontrasteekin eta dotorezia klasikoarekin”.



