Gilgil: Sormenetik jaiotako proiektu pertsonala
2017an abiarazi zuen Gilgil proiektua Laura Albistegik. Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko ingeniaria da, eta modaren eta marketinaren arloko masterra du eginda. Automozio sektorean lanean aritu zen, baina motibazio gutxirekin; horregatik, bere alde sortzailea berreskuratzea erabaki zuen, eta hortik sortu zen bere proiektu propioa.
Sormena eta osagarriak
Bitxigintzako pieza askok alergia ematearen ondorioz, sormena osagarrietara bideratzea erabaki zuen. Hala, belarritako batzuk sortu zituen eta gertukoei erakutsi, eta gustatu egin zitzaizkien; ordutik, sinpletasuna eta atenporalitatea oinarri dituen proiektua indarra hartzen joan da. Metakrilatozko belarritakoak dira abiapuntua, baina pieza guztiak eskuz eta xehetasunak zainduz egindakoak dira, bakoitza bakarra izan dadin.



