Gerra garaitik gaur egunera

Azken urteotako poltsarik desiratuenen ezaugarri diren silueta poliedrikoek aurrekariak dituzte: 30eko eta 40ko hamarkada artean emakumeek eraman zituzten osagarrietan, hain zuzen. Parisen 1920 eta 1939 bitartean art déco-ren eraginagatik inoiz baino gehiago bateratu ziren artea eta industria.

Apaingarririk gabe

Kalitate handiko materialetan oinarrituta, apaingarririk gabeko poltsak ziren haiek. Poltsetako uhalak ere itzuli ziren, eta haiekin batera forma geometriko gehiago: kutxa edo piramide formakoak, eta baita maleta edo uztai biribil itxurakoak ere; gaur egun oraindik poltsetan asko ikusten diren formak.

Gas-maskara eramateko

1940ko hamarkadaren hasieran, mundu guztiak, Erresuma Batuan, behintzat, gas-maskara bat eraman behar zuen gainean. Retailers-ak berehala ohartu ziren zegoen merkatu-aukeraz, eta koloretako helduleku luzedun poltsak egin zituzten, arroparekin konbinatzeko eta urarekiko erresistenteak zirenak.

Triangeluarra eta horia: Kolore deigarria izanik, kolore leuneko jakarekin ipini. Galtzak poltsaren tonu berekoak izan daitezela.
Karratua: Tonu laranjak dituen soinekoarekin, eta urre koloreko sandaliekin.
Kristalotxoekin: Bakeroekin eta parpailazko blusa zuriarekin jantzi.
Bi koloretakoa: Jaka eta galtzak poltsaren bi koloreetako baten tonu berekoak izan daitezela.