Gazteek gazteekin euskaraz mintzatzeko kuadrillak

Gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararekiko atxikimendua handitzeko helburua duen egitasmoa da Mintzakuadrillak. Gazte euskaltzaleen sarea handitu eta harreman berriak sortzeko asmoarekin abiatu zuen egitasmoa Euskaltzaleen Topaguneak 2017-2018 ikasturtean eta, ordutik, hainbat hiri eta herritan sortu dituzte Mintzakuadrillak. Haatik, komunitatea zabaltzen joan nahi dute eta gazteak animatu nahi dituzte dagoeneko martxan dauden Mintzakuadrilletan parte hartzera edo euren herrietan berriak sortzera. Egitasmoaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko, Iruñerriko Mintzakuadrillako kideekin elkartu gara.