Gaueko ‘outfit’-a udarako

Udako gauek badute zerbait magikoa: aire bero leuna, argi epela eta bizitzeko gogo biziagoa. Momentu horietarako ezinbestekoa da egokia baina estiloz jantzitako look bat aukeratzea. Jantzi arinak eta transpiragarriak hautatzean dago gakoa. Eta, nola ez, kolore beltzak ematen dio dotorezia outfit-ari.

Lihoa eta gardenkiak

Lihozko arropak dira uda gau batean dotore, eroso eta fresko joateko aukera onena. Lihoa zuntz natural bat da eta oso transpiragarria da; beraz, izerdiaren sentsazioa gutxitzen du eta gorputzaren tenperatura orekatzen laguntzen du. Hipoalergenikoa ere bada zuntza; azal sentikorra dutenentzako ezin aproposagoa. Ondorioz, lihozko praka beltza da aukerarik onena. Eta kamiseta aukeratzeko orduan, gardenkiak dituzten alkandorak daude bogan. Outfit-a osatzeko, abarketak dira oinetarako egokienak. 

Bitxiak

Zilarra, urrea, beltza eta hezur koloreko osagarriak dira dotorezia emango dizutenak. Hainbat geruzatan kokatutako lepokoak eta forma geometrikodun eraztun finak dira eleganteak. Baita harri naturalekin egindako bitxiak ere.