Galtzetin gorriak: ezusteko osagarria

New Yorkeko Modaren Astea bukatu berritan gailendu den osagarri izarra ezusteko galanta izan da. Ez da poltsa bat izan, ezta oinetako berezi bat ere: denboraldi honetan leku berezia izango dute eta edozein outfit-i ukitua emango diote galtzetin gorriek. Bereziki, dantzari-oinetakoekin erabiltzeko izango dira. Alegia, galtzetinak ondo ikusten diren oinetakoekin.

Kontrastea egiten

Kolore biziko osagarri hori janzteko hainbat modu daude. Gorria galtzetinetan eramanda, kolore soilagoak eta ilunagoak eraman behar dira arropetan. Hala, galtzetinak izango dira protagonista. Bestalde, galtzetin gorriez harago, kolore gorriko beste osagarri batzuk gehitu daitezke: poltsa, jertsea, lepokoa…

Galtzetinetatik galtzerdietara

Tenperaturak laguntzen duen bitartean, galtzerdi gorriak erabiltzen jarraituko dugu; gutxi gorabehera, laburrak. Hotza hasten denean, galtzerdi horiek leotardo edo galtzerdi luze bihurtuko dira. Era batera edo bestera, osagarri koloretsu eta funtsezkoa izango dira negu honetan.

Soinekoarekin: soineko beltzarekin, galtzetin gorriak izango dira protagonista.
Total look-a: gona eta alkandora gorriarekin eta dantzari-oinetako beltzekin.
Gabardinarekin: jertse eta poltsa gorriekin eta gona beltzarekin.
Soineko estanpatuarekin: jaka eta zapata marroiekin.