Galtzerdi zuriak, bueltan
90eko hamarkadan, kasual estetika ez zegoen hain ondo onartuta eguneroko look-etan. Txandalak, izerdi-jertseak eta kirol-zapatilak kirola egiteko bakarrik janzten ziren. Galtzerdi exekutiboen aroa izan zen. Are gehiago, galtzerdi zuriak janztea ausardia-ekintza bat zen. Haiek erabiltzen zituztenei Michael Jackson edo escayolos esaten zieten.
Edozein arroparekin
30 urtean armairuetan gordeta egon diren galtzerdi zuriak ateratzeko ordua heldu da berriro. Hobeto esanda, 2020an eta 2021ean egin zuen eztanda joera berriak. Debekatutako haiek erabiltzen hasi ziren eguneroko osagarri moduan. Modeloek, aktoreek, estilistek, enpresariek –gizon eta emakume–, modako profesionalek, influencer-ek… ez dute erreparorik galtzerdi zuriak janzteko edozein arroparekin.
Txankletekin
Galtzekin, minigonarekin, soineko luzeekin, mokasinekin, kirol-zapatilekin, bestelako zapatilekin… Modu askotara erabili daitezke galtzerdi zuriak. Joera horren barruan badago beste adar bat: txankletekin janztearena. Kasu horretan, marka ezagunetako galtzerdi zuriak eta txankletak erabiltzen dira.