Galtzamotzak: uda, motzean

Udan sartuko gara laster, eta, eguraldi onarekin batera, galtzamotzak gure jantzitegiko funtsezko jantzi bihurtzen dira. Denboraldi honetan, aldakortasuna eta askotariko estiloetara egokitzeko gaitasuna nabarmentzen dira: estilo klasikoa, baina baita arriskutsuena ere. Hala ere, argi geratzen dena da galtzamotzak ez direla jantzi informal bat bakarrik, estilo-adierazpen bat baizik.

Erosotasuna eta estiloa batu

Ehun freskoak beste ehun mota batzuekin batzuekin fusionatzeko joera geroz eta nabariagoa da, lihoa eta denim-a kasu; ebaki eta patroi modernoak erabiliz pieza eroso bezain sofistikatuak lortzen dituzte.

Ausardiaren aldeko apustua

Orain urte batzuk kalean nagusi ziren minigaltzamotzak itzuli egin dira. Estanpatu koloretsu eta dardarkariak nagusituko dira, eta larruz egindakoak ere ikusiko ditugu. Aurtengo udaberriko eta udako modak kolorearekin, ehundurekin eta siluetekin jolasteko gonbita zabaltzen du, dotoretasunik galdu gabe.