Galtzak: zenbat eta zabalagoak, orduan eta hobeto
Udazkenean eta neguan modan erosoaren aldeko apustu sendoarekin jarraituko dugu. Hala, street style-an ikusiko ditugun galtzak inoizko zabalenak eta erosoenak izango dira. Askotariko estiloekin bat egiten dutenak, baina dotoreziari uko egin gabe. Nola konbinatzen ditugun izango da gakoa.
Egin jolas!
Galtza zabal hauek modarekin eta arropekin jolas egiteko aukera paregabea eskaintzen digute. Dibertitu gaitezen! Horretarako, egokiena da gorputzaren goialdean kamiseta estuak edo laburrak janztea. Baita jaka laburrak ere, eta, modu horretan, zaku efektua ekidingo dugu. Estilo askorekin jolas egiteko aukera izango dugu. Gaueko eta eguneko outfit-ak sortzeko etorri dira; beraz, takoiekin, kortseekin, blazer-ekin nahiz alkandorarekin jantzi ditzakegu galtza zabal hauek. Eta, nola ez, baita zapatilekin eta jertsearekin ere, sporty look-ak osatzeko.