Galtza beltzak

Neguko look-etan galtzerdi beltzak eramatea, aukera desberdinetarako, apustu segurua da ia beti, ez duelako hanka sartzeko tarterik ematen. Nola eraman jakitea da gakoa. Bi tip hartu behar dira aintzat, emaitza perfektua lortzeko. Alegia, galtzerdien lodierarekin eta kolorearekin zerikusia dutenak.

Lodiak edo finak
Galtzerdi beltzak bikain geratzen dira bai look dotoreetan, bai egunerokoetan ere. Lehenengoentzat, aliatu handiak galtzerdi finak izango dira. Hala, ukitu sofistikatua izaten jarraituko du. Bigarrenentzat, lodiagoak diren galtzerdiak primeran geratuko dira. Gainera, galtzerdi estanpatuak eramateko aukera dago, estilismoari originaltasun ukitua emateko.

Estilizatzearen efektua
Koloreari dagokionez, beltza da konbinatzeko onena. Baina ahalik eta gehien estilizatuko duen efektua lortzeko, bi kontu hartu behar dira kontuan. Alde batetik, kolore bereko jantziak edo zapatak eramaten badira, estilizatzeko efektua ziurtatuta dago. Beste alde batetik, jantzietan edo zapatetan kolorea sartu nahi duenak kontuan izan behar du kasu horretan gorpuzkera laburtuko duen ebaketa sor daitekeela. Horregatik, onena takoidun zapatak eta belaunetik gora geratzen diren jantziak aukeratzea da.

Kolore bereko zapatak: sofistikatuagoa izan dadin, komeni da urre koloreko xehetasunen bat duen oinetakoa aukeratzea.
Zapatillekin eta galtzerdi zuriekin: komenigarria da gona edo soinekoa belaunaren gainetik geratzea.
Kolore biziekin: egokiena zapata takoidunak izatea da, kolore-kontrasteak hankak laburtzearen efektu optikoa sor ez dezan.
Basikoekin: alkandora zuriarekin eta galtza motz beltzekin.