Fantasiazko bitxiak

Marka: Brila brilla

Maite Crespok bitxiak maite ditu, eramateko eta egiteko. Duela gutxi sortu zuen marka propioa. Bizia, poza, bizitasuna, mugimendua eta distira gustuko ditu, eta sentsazio horiek islatzen ditu bitxietan. Gehienbat, belarritakoak egiten ditu, baina eraztunak ere baditu.

Brillantinarekin

Denbora gutxi darama bitxiak egiten, baina harrera oso ona izan dute haren kreazioek, eta horrek indarra ematen dio gauza berriak probatzeko eta sorkuntza berriekin ahalegintzeko. Cresporen sorkuntzen ezaugarrietako bat beti brillantina erabiltzen duela da, bitxiei ukitu fantastikoa emateko.

Egunerokotasunetik harago

Kolore deigarriak erabiltzen ditu, eta askotariko formak. Betiere, bezeroaren gustuetara egokitu ditzake belarritakoak eta eraztunak. Brillantina edukita, egunerokotasunetik ihes egiteko, baina egunerokotasunean erabiltzeko bitxiak direla uste du.