Euskal tradizioetan oinarrituta
Marka: Andia by Kimetz
Nesken eta mutilen kaleko arropa marka da Andia. Diseinuak Tolosako kaleetan dauden elementuetan oinarritzen dira. Izena bera ere Tolosan eraiki zen lehen dorretik datorkio. Andia dorrea, Berdura plaza eta 1854ko hiriburuaren mapa dituzte inspirazio-iturri.
Lau bilduma
Ingurumenarekiko eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritzen da marka, eta moda aldatzeko aldarriarekin bat egiten du. Hala, ziurtagiri ekologikoa du Andiak jantzietarako kotoi organikoa erabiltzen du, eta
gainerako materialak jatorri ez-bizidunetakoak edo birziklatutakoak dira. Gaur egun, lau bilduma dituzte: Izan Ontsa, Basque, Etxepare eta Zazpiak
Bat.



