Eta gizonentzat balitz?

Maialen Huarte Arano

Urte hasieran aurkeztu zuten Nafarroan herriz herri dabilen unitate mugikor berria. Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren baitan, Iruñean ez ezik landa-eremuan ere egiten dituzte probak, duela 35 urtetik hona. 30.000 emakumeri eginen zaie proba bide hori erabiliz kanpaina honetan; 45 eta 69 urte arteko emakumeei. 1990etik hona, 538.000 emakumek egin dute mamografia bat unitate horretan.