Estiloa eta erosotasuna, batera
Leggins-ak urte osoan janzten ditugun oinarrizko jantziak dira. Kotoizkoak, larruzkoak, askotariko estanpatudunak… Aukera oso zabala da eta edozein estilotara bikain egokitzen dira, gainera. Udazken eta negu sasoian, eguraldi kaxkarrarekin, jaken eta berokien azpian errazago janzten ditugu. Erosoak dira, bai, eta joera izaten jarraitzen duten oinarrizko galtzak dira, street style-ko moda adituenen arabera.
Erosoak eta estilodunak
Kirola egiteko jantziekin lotzen baditugu ere, leggins-ak takoiekin, larruzko botekin eta beroki dotoreekin jantzi daitezke. Jarraian zenbait ideia doazkizue estiloari ukorik egin gabe leggins-ak modu egokian janzteko eta konbinatzeko.