Estandarizazioa, jaiotzetik

Maialen Huarte Arano

Aitortuko dut beldurra sentitzen nuela pediatrarenera joan behar izaten genuen aldiro haurrarekin. Jaio zen unetik beretik bularra hartu du nahi adina, behar adina. Eta berehala hasi zen handitzen. Jateko moduko beso eta hankak sortu zitzaizkion sei hilabeterekin. Pandemia bete-betean harrapatu gintuen. Egoera hartan egonda ere, pediatrak espezialistarenera bidali gintuen.