Espejos del Alma: Natura soinean
Paula Sukia dago Espejos del Alma markaren atzean. Txikitatik maite ditu eskulanak, eta hiru urte daramatza bitxiak egiten. Erretxina da gehien lantzen duen materiala. Loreek zoratu dute beti, eta asko gustatzen zaio horiekin bitxiak egitea. Txoko guztietan lore bila ibiltzen da, eta, ondoren, liburuetan sartzen ditu, horiekin lan egin aurretik lehor daitezen.
Txikitatik bizi izan du artisautzarekiko lotura, amarengandik eta amonarengandik jasoa.
Loreak eta koloreak oinarri
Tamaina eta estilo askotariko belarritakoak egiten ditu; koloretsuak oso. Lepokoak ere badauzka, urrez edo lege-zilarrez estalitako materialekin eginak. Eraztunekin ere ausartu da, eta materialik iraunkorrenak erabiltzen ditu horiek lantzeko garaian.
Haren produktu guztiak ez dira, ordea, loreekin eginak. Kolore eta forma askotarikoak ere badauzka. Eta, hori gutxi balitz, eskari pertsonalizatuak ere egiten ditu.

Neurrira moldatu daitezkeen lege-zilarrezko edo urrezko eraztunak.

Askotariko loreez eta koloreez egindako tantan formako zintzilikarioak.

Kapsulatutako lorez eta urrez inguratutako belarritakoak. Askotariko aukerak, eta pertsonalizatuak.

14K-ko urrez inguratutako zintzilikarioa. Aukera asko eskaintzen ditu, baita zilarrezkoak ere.