Esne Bidea

Aritz Gordo

Esne Bidea urtean bost hilabetez ikus dezakegu, apiriletik abuztura. Ilargiaren eraginik gabe ikusteko, ilberri egun bat aukeratu behar dugu, eta behe-lainoa dagoen egun bat aukeratzen badugu, askoz hobeto –beheko argiak estaliko ditu–. Apirilean baldintza guztiak bete ziren, eta Esne Bidea Arrasate, Aretxabaleta eta Oñati herrien gainean harrapatu ahal izan nuen. Gau zoragarria igarotzeko, dena prestatu nuen.