Eskulanek dakarten bizipoza
Marka: Be Happy Handmade / Lide Osinaga
Eskuz egindako eta mimo handiarekin landutako artisau-lana egiten du Lide Osinaga oñatiarrak. Be Happy Handmade (izan zoriontsua eskulanen bitartez) leloa ozen aldarrikatzen du. Izan ere, haren proiektu “txikia” da Be Happy Handmade. Osagarri bereziak eta pertsonalizatuak, artisautza zubi-bide, zoriontsu izateko bidea eginez, alegia.
Txatxala izena, baina, nondik dator? “Ondarroatik dator, nire amamak horrela deitzen zidan. Haren inguruko hainbat emakume jostunak ziren, eta niretzako beti izan da nik nahiko nukeen ingurua. Elkarri lagundu eta sortzeko komunitatea, alegia”.
Sormen proiektua
Orain dela 15 urte abiatu zuen Osinagak sormen proiektua. “Eskulanak egitea betidanik gustatu zait. Pixkana hasi nintzen paparrekoek, belarritakoak eta eraztunak egiten. Artisau azokan egoteko aukera izan nuen Oñatiko Herri Egunean, eta ondoren etorri zen beste azoka batzuetan parte hartzeko aukera”, azaldu du Lide Osinaga sortzaileak.
Etapa berria
Ama izan ostean, aitortu du ilusio handiz itzuli dela berriro Be Happy Handmade proiektuarekin: “Gogotsu eta ideia berri askorekin bueltan naiz. Batetik, argi dut haren esentzia eta filosofia zein den. Hau da, nire produktu bat jasotzen duen edonori irribarrea eragitea dut xede; gainera, proiektua zabaltzeko eta handitzeko asmoz, formakuntza jasotzen nabil, eta teknika berriak ikasten dihardut; bestetik, jasangarritasuna da nire proiektuaren ardatz nagusia, eta hori bermatzeko lanean ere badihardut buru-belarri”.



