Eskalopoiak gehienen armairuetan daude
Moda iraunkorraren parte dira eskalapoiak edo zuekoak. Boho chic estiloko oinetako horiek uda honetarako izarrak izango dira; gehiengo baten armairuetan egongo diren oinetakoak. Larruzkoak, antezkoak, litsekin, tatxetekin, planoak, plataformadunak, takoidunak, gomazko zoladunak…
Betikoak
Hamaika modelo daude aukeran, gustu eta estilo guztietakoak. Hala ere,
uda honetako top-enak dira takoidun egurrezko zoladunak eta tatxetak dituztenak; betiko eskalapoiak izango dira salduenak, inolako zalantzarik gabe. Hori dio Vogue aldizkariak.
Estilo askotara
Estilo askotara zabaltzen dira oinetakoak: estilo formalean, adibidez,
informal puntua ematen dute eskalapoiek, baina ez dira edonola jantzi behar; puntuzko soineko luze batekin janzteko perfektuak dira, eta informal puntu hori emateko paregabeak.