Erretxinazko osagarriak

Marka: Kala bitxiak

Beste askoren antzera, pandemian hasi zen Irune Palmou artisau-lanak egiten. Birziklatutako kafe kapsulekin belarritakoak egiten hasi zen, eta segituan animatu zen erretxinarekin lan egitera. Oso malgua den materiala izanik, forma eta kolore ezberdinetakoak egiten ditu.

Ezinbesteko osagarri

Palmourendako ezinbesteko osagarria dira belarritakoak. Hori horrela, diseinuan bilakaera izan du. Are gehiago, belarritakoen osagarri izateko lepokoak eta eraztunak egiten hasi zen. Horiek ere, askotariko diseinu eta koloretakoak. 

Giltzatakoak

Kalak Bitxiak markaren produktu izarretako bat giltzatakoak dira. Aukera aproposa oparietarako. Giltzatakoetan ere modelo ezberdinak ditu, baina, oinarria izen baten iniziala edo letra izaten da. Hortik abiatuta, modu askotara apaintzen ditu.

Erretxina urdina: Forma, kolore eta tamaina ezberdinetakoak izan da daitezke
Belarritakoak eta lepokoa: Kafe kapsulekin egindakoak eta jokora.
Giltzatakoak: Iniziala oinarri hartuta, nahi moduan apaindu daiteke
Erretxinazko  multzoa: Laranja eta more koloreak erabilita egindakoa.