Errebotea, pilota joko zaharrenetakoa
Errebote pilota jokoa ez da oso ezaguna, baina Espainiako gerraren aurretik kirol arrakastatsuenetako bat zen Euskal Herri osoan. Gaur egun, Gipuzkoako hiru tokitan eta Ipar Euskal Herriko zortzi herritan jokatzen da, eta, arauak ezagutzea erraza ez bada ere, benetan ikusgarria da. Asteotan, Enrike Abril Errebote Txapelketa dago martxan. Xabier Arregi eta Mikel Bengoetxea zubietarrek azaldu dizkigute xehetasun guztiak.