Erosotasunaren eta estetikaren arteko fusioa
Marka: Uhara
Buztinezko eraztunen joerari jarraiki hasi zen Marta Buendia artisau-lanak egiten. Hasierako haiek ez zitzaizkion gustatu, eta belarritakoetara pasa zen. Eta bete-betean asmatu, gainera. 2021eko udan sortu zuen Instagram kontua, Uhara markarekin..
Lau bilduma urtero
Itsasontziek urazalean uzten duten marka da uhala. Hala, hori lortu gura du Buendiak belarritakoekin. Doazen lekura doazela, marka uztea. Horretarako, lau belarritako-bilduma egiten ditu urtero. Urtaro bakoitzeko bat. Era berean, bezeroen gustuetara pertsonalizatutakoak egiten ditu.
Buztin polimerikoz
Belarritakoak egiteko material arina da buztina. Uharakoak buztin polimerikoz egindakoak dira. Koloreak eta materialak nahasten ditu artisauak. Urrea eta zilarra, esaterako. Askatasuna eta espresioa gertutik bizi ditu Buendiak, eta horiek islatu gura ditu produktuetan, estetikaren eta erosotasunaren arteko fusioa eginez.