Erosotasuna eta goxotasuna

Marka: Oihele

Maialen Beristain Agirre azpeitiarra dago Oihele arropa markaren atzean. Duela sei urte, joskintza ikastaro bat egin zuen eta orduan piztu zitzaion josten hasteko grina. Patroigintza ikasi zuen Donostian, eta etxeko kideendako arropak egiten hasi zen.

Pasio eta ogibide

Hasierako grinak indarra hartu zuen konfinamenduarekin, eta, duela bi urte eta erdi, Oihele sortu zuen. Denbora-pasa moduan hasi zena pasio izatera heldu da. Pasio eta ogibide. Neskendako eta mutilendako arropak egiten ditu, ume zein heldu.

Oihal organikoak

Kolore neutroak erabiltzen ditu Beristainek. Oihal organikoak, ekologikoak eta jasangarriak erabiltzen ditu. Erosotasuna eta goxotasuna dira haren ikurrak.

Salmenta-puntuak

Internet bidez eros daitezke Oihele arropak, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat dendatan ere bai: Azpeitian, Azkoitian, Beasainen, Durangon, Zarautzen eta Tolosan. Era berean, tailerrean jantziak probatzeko aukera dago, aurrez hitzordua hartuta.

1. Kolore neutroak: Umeendako peto arinak, kolore neutroekin eta modu errazean konbinatzeko.
2. Soinekoak ere bai: Soinekoak, galtzak eta kamisetak. Oihal berekoak, etxeko kide guztiek janzteko.
3. Kirol jertseak: Mutilendako arropak ere baditu. Kirol-jertseak oihal organikoarekin egindakoak dira.
4. Jasangarria: Jakak eta gorroak ere badaude Oihelen. Modu jasangarrian egindakoak dira, ingurumenari ahalik eta kalte txikiena egiteko.