Erantzun erreala guztiondako modari

Guztiondako posible den moda egitea helburu duten ekimenak gutxi badira ere, pixkana beren lekua izaten ari dira modaren industrian, eta haziz doan esparrua da, gainera.

Horien adibide da arropa egokitua saltzen duen eta askotariko markak batzen dituen Adaptistas webgunea.

Hain zuzen ere, arropa egokituaren merkatuari erantzun erreala ematea du xede. Era berean, merkatu honetan murgildu nahi duten marka eskuragarriei aholkularitza ematen die.

Janzteko errazak. Artritisa edo hezurretako bestelako gaitzen bat dutenek modu erosoan janzteko eta eranzteko soinekoak dituzte Adaptistas webgunean. @adaptistas
Komunitate izaera. Adaptistas ekimeneko lantaldeak benetako komunitate izaera eman nahi dio ekimenari. @adaptistas