Elkarlanetik sortutakoak

Marka: Maule

2022ko udako mahai-inguru batean izandako elkarrizketa batetik ateratako ideia batetik sortutako marka da Maule. Maitane Arteagak eta Garbiñe Garasak hasi eta hazi dute Maule. Bi lagun, emakume, sortzaile eta ekintzaile. Moda maite dute, baita elkarlana eta sormena ere.

Hainbat teknika

Emakumeendako arropa eta osagarri bereziak egiten dituzte Maulen, material organikoekin. Hitzek duten esanahiarekin eta diseinuarekin jolasten dira. Dena den, produktu batzuk unisexak dira, inklusioaren aldeko apustua egiten dutelako. Diseinuetarako hainbat teknika erabiltzen dituzte: estanpazioak, brodatuak…