Eguzkiak egindako soslaia

Batzuetan ez da beharrezkoa urrutira joatea ilunabar on batez gozatzeko, ezta argazki on batzuk ateratzeko merkatuko kamerarik onena ere. Herrian zehar buelta bat ematea egunsenti eguzkitsu eta polit batez gozatuz eta eguna egundoko eguzki-sartzearekin amaitzea izan zen eguzkiak egindako soslaien argazki bilduma hau lortzeko behar izan nuen guztia (mugikorrarekin gainera). Kamerarik onena, zurekin daramazuna da eta argazkirik txarrena, ateratzen ez duzuna.






