Eguzki-eklipsea

Abuztuaren 12an, 20:30ak inguruan, ilargiak guztiz estaliko du eguzkia eta eguna gau bilakatuko da Euskal Herriko leku askotan. Fenomeno zirraragarri hori zori hutsez gertatzen da, eguzkia ilargia baino 400 aldiz handiago delako, baina ilargia eguzkia baino 400 aldiz gertuago dagoelako Lurretik.