Egunsentia Udalatxen
Asko gustatzen zait erreportajeak egitea eta istorioak irudietan kontatzea. Aritz Egeak eta biok aspalditik genuen buruan egunsentia Udalatxen ikusteko ideia. Biharamuneko baldintzak onak zirela ikusi nuenean, dei bakarra nahikoa izan zen dena antolatzeko. Hauxe izan zen egunsenti hartako gure istorio txikia.