Egunerokotasunaren esklabo

Pilak ipini eta aurrera. Aguantatzen dutenera arte. Abiatzeko botoia sakatu, baina
bolante barik atzoko moduko beste egun bati aurre egin. Gizaki izaten jarraitzeko
beharrezko aseak doi bete, bidean baten bat aurkituta agur protokolozkoa tartekatu, eta
mekanismoak segi dezan utzi. Gorputza automata bihurtzen da gogoak erantzuten ez
dionean; gorputz hutsek gogoak berpiztu ditzakete, baina. Kasu, etxera heldu ez, eta
pilak nonbait arriskuan amata dakizkizuke eta.
Testua: Gontzal Carrasco














