Egunerokorako zilarrezko bitxiak
Marka: Kenika
Aurkene Pagalday Ardanza bizkaitarrak zilarrezko bitxiak egiten ditu, eta Elorrion bizi da. Han dauka tailerra. Egunerokotasunean erabiltzeko bitxiak sortzen ditu, diseinu geometriko xumeekin. Bildumaka sortzen ditu. Gehienbat, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak.
Bitxigintza ikasketak
2008an, diseinu arloko ingeniaritza ikasketak egin zituen Bartzelonan; eta 2013an, bitxigintza ikasketak Donostian. Bulgariako Sofia hiriburuko tailer baten lau hilabetez egin zuen lan zilarra lantzen. Orduan erabaki zuen zilarrezko bitxiak esklusiboki lantzea. Hamar urteko ibilbidea bete du Kenika markak.
Azokak
Bitxien salmenta-puntu nagusiak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako artisau-azokak dira. Pagaldayri asko gustatzen zaio bezeroekin harreman zuzena edukitzea. Dena den, tailerrean bertan eta sare sozialen bidez ere eros daitezke Kenika produktuak.