Eguneroko momentuez gozatzeko piezak

Marka: Pott Keramika

Zeramika erronkak bezainbeste gustatzen zaielako sortu zuten Pott Keramika Maite Salutregik eta Jone Urainek. Ikasketak amaitutakoan, lurra lantzeko grinak aurrerapauso bat eman zuen eta tailer bat sortzeko eta bertan lan egiteko ilusioak xurgatu zituen. Kalitate handiko pieza errepikaezinak sortu nahi zituzten, egunerokotasunaz gozatzeko. Kontatzeko asko zuten, eta transmititzeko bide bat: zeramika. 

Istorio bat gordeta

Sortzen duten pieza bakoitzak haien aztarna darama; alegia, munduaz duten ikuspegi pertsonala. Haietaz, haien inguruaz eta kulturaz hitz egiten dute. Hala, pieza bakoitzak bezeroekin partekatzea gustatuko litzaieken istorio bat gordetzen du. Munduaren beraien ikuspegi pertsonala.

Mimoz egindakoak

25 urte hauetan lortutako esperientziarekin, lan egiteko modua aldatu egin behar izan dute, baina Pott definitu zuen esentzia mantenduz: eskuz eginiko produktu bakarrak, errepikaezinak eta pertsonalizatuak sortzea, sortze prozesu osoa mimoz zainduz. Urteak pasa badira ere, oraindik hunkitu egiten ditu labea ireki eta emaitza ikusteko uneak.