Egun bat entzierroan

Oskar Manso

Iruñeko San Fermin jaietako entzierroak balkoi batetik bizitzea sekulako esperientzia izan zen niretzat. Kaleak jendez betetzen, suziria, korrikalariak Santo Domingo kaleko aldapan gora… Egun baten, Mercaderes kaletik jarraitu nuen, eta, bestean, Santo Domingoko aldapako txoko batetik.