Denoi ematen al zaigu balio bera?

Maialen Huarte Arano

Ez naiz gezurrak esaten hasiko. Niri ere inpaktu handia eragin zidan errepidean furgoneta berean zihoazen bost pertsona hil zirela ezagutu nuenean. Haien familiak etorri zitzaizkidan lehenik burura. Gero, denak hilik suertatzeko zenbaterainoko danbatekoa jaso ote zuten pentsatzea. Eta birrindu egin nintzen, beste edozein istriputan gertatu ohi bezala.