Denima udaberrian
Udaberri honetan, denimaren munduak kolore-paleta zabalagoa ekarriko du. Urdin koloreak ez du indarrik galduko baina kolore argiek eta neutro berriek ere protagonismoa hartuko dute.
Kolore argiak
Udaberriko argitasunarekin bat eginda, bakero zurien moda dator berriz gurera, itxura garbi eta elegantea emanez. Kolore honekin batera, arrosa tonuko galtzak ere asko ikusiko ditugu kalean barrena. Tonu hauek, freskotasuna eta gaztetasuna transmititzen dute, eta oso ondo konbinatzen dira zuri, gris-argi edo beixarekin.
Neutro berriak
Gris koloreko bakeroak aukera moderno eta minimalista bihurtu dira, eta erraz egokitzen dira estilo askotara. Horrez gain, marroi eta lur-tonuak bueltan datoz, 2000ko hamarkadaren eraginarekin. Tonu bero hauek alternatiba interesgarria dira ohiko urdinaren ordez, eta udaberriko jantzietan sakontasuna eta nortasuna ematen dute.



