‘Crochet’ joera, amamek egindakoaren antzera

Modako adituek diote joerak ziklikoak izaten direla. Noizbait joera izan ziren jantziak ez botatzea gomendatzen dute, aldaera batzuekin berriro modan egoten direlako. Korronte horietako bat crochet-a da: kakorratzez egindako arropak.

Gaztetzeko efektua

XXI. mende hasierako modak hippy estetikatik eta 70eko
hamarkadako boho estetikatik edaten duela diote: tie-dye estanpatuak, alde bikoitza duten jantziak eta wide leg bakeroak, besteak beste. Oro har, guztiek gaztetzeko efektua dute. Hor sartzen dira kakorratzez egindako arropak eta osagarriak.

Dosi txikietan

Crochet-aren munduan sartzeko modurik onena dosi txikietan da; hau da, norbere look-etan kakorratzez egindako piezak erabiltzea: zapi bordatu bat, bakeroekin konbinatzen duen top bat edo bandolera bat, adibidez. Hortik hasita, hurrengo urratsa izan daiteke soinekoa, gona edo galtzak erabiltzea.

Osagarrietan ere bai

Arestian aipatutako artisau-teknika horrek balio handiagoa hartzen du osagarrietan: zapiak, poltsak, arrantzale-txanoak, espartinak… Marka handien bildumetatik harago, artisautza eta tradizioa modu apalagoan lantzen dutenek eskuz egiten dituzte halakoak.

1. Topak: Oso ondo konbina daitekeen pieza da. Koloretsua bada, bakeroekin ipini daiteke, izan motzak edo luzeak
2. Mahuka bako jertseak: Edonork ipintzeko pieza. Eguraldi onarekin, ezer barik azpian eta galtza zuriekin
3. Osagarrietan ere bai: Kakorratzez egindako poltsa koloretsua edozein arroparekin eraman daiteke.
4. Bikinian: Bi piezak tonu bereko hariekin egindakoak izan daitezela.