Bwindiko azken zaindariak

Eneritz Larrea

Ugandako Bwindiko baso zeharka-ezinean barrena abiatu ginen, makilak eskuan hartu eta isiltasunean, begiak erne eta bihotza urduri. Ez genekien zer topatuko genuen, baina bagenekien egun
ahaztezina izango zela. Ibilalditxo bat bageneraman oinetan, eta, urrunera, hosto eta sastraka apurtuen mugimenduak entzun genituen. Denok adi. Eta han agertu zen lehenengo gorila, handia eta lasaia; atzetik, haren familia osoa. Denbora gelditu egin zen, eta, ohartu gabe, beraien egunerokoaren parte egin egin gintuzten.
Hitzekin deskribaezina den sentsazioa.