Buetraitzera, elurretara

Aritz Gordo

Elurrarekin argazki erreportaje bat egiteko gogo handia nuen. 2024an izan dugun elurte bakarrean antolatu genuen, eta primeran atera zitzaigun. Hiru eguneko eguraldi txarrarekin, Aizkorri ia erabat zuri geratu zen. Laugarren egunerako baldintza oso onak zetozela ikusi nuen, eta Ainara Uribarriri deitu nion, Buetraitzera eskiekin igotzea zer den azaltzeko. Hau izan zen emaitza.