Bost izarreko hoteletatik haratago

Aurrerantz soilik ibili

Eneritz Larrea

Autoko leihatilatik begiratuta, Fijik ez zuen liburuxketako argazkien antzik. Ez zegoen igerileku amaigaberik, ezta xanpain-koktelik. Errepidea, etxe xumeak eta jendearen barre algarak zeuden nonahi.

Askorentzat, uharte horiek luxuaren eta hondartza perfektuen sinonimo dira; baina benetako Fiji mugimenduan aurkitzen da. Orduan, errugbian jolasten diharduten gazteak, kolore biziz margotutako eskola-autobusak eta fruta eta barazkiz betetako merkatuak agertzen dira.

Autoko eserlekutik ulertu genuen Fiji ez dela helmuga turistiko huts bat, postaletatik urrun gertatzen den bizitza baizik.