Bohemioa, ukitu erromantikoekin
Boho 4.0 joerak boho jantzi klasikoaren ezaugarri guztiak ditu oraindik, baina 2023ko bertsioa apetatsuagoa eta garbiagoa da. Kolore biziak, estanpatuak, ehundurak eta ebakidurak konbinatzen ditu, baina gainerako janzkera sinpleari eutsiz. Pandemiaren ostean, ez da harritzekoa egitura saihesten duen espiritu libreko estetika bat nagusi izatea.
Kontrakultura
200 urte baino gehiago hartzen dituen istorioarekin, boho estetikaren jatorri zehatza zehaztea zaila da. Batzuek uste dute bohemiar kultura Frantziako Iraultzaren ostean sortu zela; kontrakultura, alegia. Beste batzuek uste dute frantsesezko bohémien hitza mespretxuzko hitza izan zela, erromaniak deskribatzeko erabilia.
Oihak arinak
Batera edo bestera, esanahi zehatza duen berba zen: bizimodu ez-konbentzionala zuen gizartearen sektore bat deskribatzea –normalean, nomada–. Oihal arinak eta axolagabeak erabiltzen zituen pertsona taldea.