Bluesa
Malenkonia edo tristura esan gura du blues hitzak. Musika genero bezala, AEBetako hegoaldeko komunitate afroamerikarrek sortu zuten. Landan egiten zuten lanean sortzen zituzten kantak, otoitzak eta oihuak dira jatorria. Narratiboak baino gehiago, lirikoak dira abestiak. Istorioak kontatu beharrean, sentimenduak adierazten saiatzen dira abeslariak. Hori gustuko baduzue, ezin duzue uztailean egingo den Bilbao Blues Festival jaialdia galdu.