bizaRá!

Mikel Martinez

Argazki saio hau egiteko geratu ginenean, Raquel eta biok ez geneukan ideia zehatz bat definituta. Nik koloreekin esperimentatu nahi nuen argazkiak egiten nituen bitartean. Mugimendua, espresioa, erotismoa… ikusleari sentsazio desberdinak sortarazten dizkion serie indartsu bat sortu nahi nuen. Horrelako proiektuak gauzatzeko, ezinbestekoa da konfiantzazko modelo batekin lan egitea, sormen prozesuan muga eta oztoporik ez aurkitzeko. Emaitza norberak epai dezala.