Bitxi Piztuak

Aroa Colas Fariñak modelatzeko pasta bat erabiltzen du osagarriak egiteko; bereziki, belarritakoak. Bitxi bereziak dira, maitasun osoarekin eginak, argi polit bat dutenak. Horregatik guztiagatik, Bitxi Piztuak markaren atzean dago Colas. Hark sortzen dituen osagarriak saltzeko eta erakusteko sortutako ekintzailetza da.

Modelatzeko pastarekin

Eskuz egindako belarritakoak dira. Modelatzeko pasta bigundu ostean eta sortu gura dituen belarritakoen forma aintzat hartuta aukeratzen du moldea. Ostean, kuterraren laguntzarekin, ukituak ematen dizkio; adibidez, apaingarri distiratsuak itsatsi. Gero, labean sartzen ditu, ordu erdiz, eta, hoztu ostean, soberakina kentzen die, kuterrarekin. Azken pausoa bitxiei distira ematea da.