Biluzik

Caos Studio eta Iratxe Etxeandia

Azalak hitz egiten du guk gehien maite ditugunek bakarrik uler dezaketen hizkuntza baten.

Beste azal batzuen hizkuntza ulertzeko gai gara askotan, gureari muzin eginez.
Gureak esandakoak zilegitasun edo garrantzi gutxiago izango balu bezala.

Maite ditugun horiei eta zaurgarri agertzea ahalbidetzen digutenei baino ez diegu ematen gure azalen biluztasunera heltzeko bidea.

Zer kontatzen dizuete azal hauek?

Entzuten al duzue haietan noizbait zuenetan entzundakorik?