BILE belarritakoak

Libe Yeregui Egaña zumaiarra da BILE proiektuaren atzean dagoen sortzailea. Haurra zenean murgildu zen mundu artistikoan, eskuekin gauzak sortzen zituen. Beti gustatu izan zaizkio kolore biziak, forma bereziak eta eskuz egindako gauzak. Dantza, kantua, yoga, irakurketa eta kirola nabarmentzen ditu bere zaletasunen artean eta gehien maite dituen pertsonen konpainiaz ere asko gozatzen du. Zaletasun horiek bere buruarekin konektatzen eta proiektu berriak sortzeko inspiratuta egoten laguntzen diote.

Mimo handiz egina

BILE proiektuan buztin polimerikoz egindako belarritako handiak, koloretsuak eta nortasun handikoak aurkituko dituzu. Maitasun eta pazientzia handiz diseinatuak eta sortuak, belarritako guztiak eskuz sortzen baititu. Beraz, belarritako bakoitzean, bere bihotzaren zati txiki bat aurkitu dezakezu. Horregatik, ez daude bi belarritako berdin, bakoitza bakarra eta berezia da.

Kolorez betetako unibertsoa

Proiektua gehiago ezagutu nahi baduzu, jarraian dauden Instagram eta webgunea bisitatu ditzakezu. Ongi etorri kolorez betetako unibertso txiki honetara!