Bilbo ahaztua

Leire Goitia

Bi Bilbo mota daude: Bilbo dotorea, katalogo guztietan turistak hiri polit batez gozatzeko aukera erakusten duena; eta Bilbo ahaztua, hiri baten esentzia eta historia ezagutzeko funtsezkoa den zerbait erakusten ez duena: auzoak, bizilagunak, dendak… Ni Bizkaiko hiriburuaren erdialdeko auzo batekoa naiz, eta batzuetan, Bilbo kanpotik datozenentzat mozorrotu egiten dela sentitzen dut, hemen bizi direnak ahaztuta. Nik nire kaleetan ibiltzen jarraitzen dut, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun ahaztu gabe.