Zuri-beltzean

Leire Goitia

Dena ez da zuria edo beltza. Beti bilatu behar dugu grisen eskala bat xehetasun guztiak bere distiran ikusteko. Argazkigintzan ere garrantzitsua da kontrasteen eta fokatzeen arteko oreka hori lortzea, konposizioarekin eta kolorearekin jolastuz, edo ez. Zuri-beltzeko argazkiek lagun dezakete arreta eszenako elementurik garrantzitsuenean jartzen eta arreta desbideratzen duten xehetasunak ezabatzen. Grisen eskala guztiekin istorioak komunikatzeko eta kontatu ahal izateko beste modu polit bat da.