‘Biker’ jaka: motorra gertu?
Inoiz ikusteaz eta janzteaz aspertzen ez garen jaka horietakoa dugu larruzko jaka, biker deritzona, alegia. Motor gidarien jaka estiloa inoiz baino gehiago da joera aurtengo denboraldian, eta udazkena heltzen denean gure armairutik ateratzen dugun ezinbesteko jaka dela ondo dakite influencer-ek.
Beltzetik haratago
2022-2023ko denboraldirako, ordea, biker jaka berrituta dator; izan ere, larruzko jaka beltzetik haratago, hainbat kolorerekin konbinatuta datoz. Zalantzarik gabe, udazkenari eta neguari kolorea ematera etorri dira. Horien adibide dira, besteak beste, Rosalia abeslariak modan jarri dituen askotariko koloretako jakak, motomami jakak deritzenak.



