Bihurri: Hiru dimentsiotan inprimatutako diseinuak

Nerea Molano hernaniarra dago proiektuaren atzean. Etxeko goxotasunetik eta kaosetik sortzen ditu produktuak, mimoz eta ilusioz. Artisautza digitala egiten du, edo, beste era batera esanda, betiko eskulangintza gaur egungo teknologiarekin uztartzen du.

3D inprimagailua

Belarritakoak eta eraztunak egiten ditu, nagusiki, eta 3D inprimagailua da bitxiak sortzeko erabiltzen duen tresna, prozesuan jasangarritasuna erronkatzat hartuz. Horretarako, inprimatzerako orduan, landare jatorriko materialak aukeratzen ditu, ohiko plastikoa baztertuz.

Instagram bidez kontaktuan jarrita eskuratu daitezke bitxiak; baita Donostiako, Gasteizko, Errenteriako… hainbat dendatan, eta gustukoen duen tokian ere: azoketan.