Bigira: elkarrekin sortzen
Bigira, bi garelako begira: Matixa Oteiza eta Itsaso Alcalde. Bi lagun, txikitatik elkarrekin jolastu eta hezi diren bi lagun. Gaur, heldu garenean ere, jolasak batzen gaitu, eta horixe da Bigiraren abiapuntua: elkarrekin jolasten jarraitzeko gogoa.
Etxe banatatik lanean
Konfinamendu garaian jaio zen Bigira. Elkarrekin egoteko modurik ez genuen, baina sormena eta gogoa piztuta geneuzkan oraindik. Eta horrela, bakoitza bere etxetik, diseinuak partekatzen eta sortzen hasi ginen, lehenik eta behin lamina pertsonalizatuen bidez.
Jolastetik eta sormenetik askotariko produktuak
Ordutik hona, gure proiektua hazten joan da. Lamina pertsonalizatuez gain, orain kamisetak, body-ak, poltsak, izerditakoak, bizikletako arropa… egiten ditugu. Gure bereizgarri nagusia beti izan da proiektu interesgarrietan murgiltzea, jolasetik eta sormenetik abiatuta, ilusioz eta mimoz egindako lanak sortzea.
Bi ikuspegi norabide berean
Bigiran begirada desberdinak elkartzen dira, eta hain zuzen, horrek egiten du proiektua handi. Ikuspegi propioak, baina norabide berean, lau begi eta bi buru lanean, ideia bera elikatzen. Ezagutzeko prest?



