Bigarren eskuko jantziak: Berreralbilpena vs dotorezia

Fast fashion-aren aurkako jarrera gero eta zabalduago dago, eta, 

modaren joerak kontuan hartuta, vitange eta retro estiloak jomugan

dauden bi dira. Bestetik, arropak berrerabiltzeak badu kontzientzia sozialetik ere, askok nahi dute-eta kapitalismo basatiaren aurkako jarrera hartu.

Jeans prakak, izar

Bigarren eskuko jantzien artean gehien kontsumitzen direnak dira; iraunkorrak dira eta denboraz kanpo ez geratzeko joera dute. Kamisetei dagokienez, berriz, kirol edo vintage logoak dituztenak dira herritarren artean estimatuenak, baita streetwear eta casual estiloko jantziak. Horiekin batera, baina, egun berezietarako eta erabilera bakarrerako jantziak erosteko ohitura gutxitzen doa, eta berrerabilpena da herritarrek modan jarri duten joera.